Mikel Biain: "Oñatiar gehienok izan dugu inguruan norbait Cegasan egin duena lan"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abu. 10a, 13:52

Mikel Biain.

Oñatiko alkate Mikel Biainek enpleguari eta euskal kulturari egin zizkion ekarpenak nabarmendu ditu Juan Zelaiarengandik: "Oñatiarrok euskaldun eta enpresa-gizon moduan ezagutu dugu, bi alderdi horietatik. Oñatior gehienok izan dugu inguruan norbait Cegasan egin duena lan eta beraz, ezin da zalantzan jarri herriko ekonomiari egin zion ekarpena. Hala ere, ezagunagoa da Euskal Herri mailan euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik".

Biainen arabera, "ondare handia" uzten du Zelaiak Oñatin zein Euskal Herrian: "Ondare hori hor geratuko da betirako". Bere senitartekoekin egon eta doluminak adierazi ostean, abuztu amaieran 96 urte egingo zituela gogora ekarri du Oñatiko alkateak: "Gizon gogorra izan da, hainbat gaixotasun larri gainditu ditu baina azken konplikazioari ezin izan dio aurre egin. Oñatiko enpleguari eta ekonomiari egindako ekarpena eta neurri horretakoa edo handiagoa izan da euskararen eta euskal kulturaren alde egin duena. Oñatiarrok bagenekien irabazi asmorik gabe zerbait antolatzeko diru beharra zegoenean Upain-engana joan gintezkeela, ate hori jotzeko aukera genuela beti. Pena bat izan da Cegasa enpresaren arorik ilunenetako bat bizitzea tokatu zaiola azken urteetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak