Oñatiko San Lorentzo auzoko jaiak aste bukaeran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abu. 5a, 12:03
Skasti taldea. Gaur, abuztuak 5, joko du (23:00).

Arratsaldean hasi eta domekara bitartean, jai giroa izango da nagusi Oñatiko San Lorentzo auzoan. Urtero moduan, umeendako, gazteendako zein helduendako egitaraua antolatu dute auzotarrek.

Abuztuak 5, egubakoitza
16:00  Suziri jaurtiketa
16:30  Aratz Ugarte-ren omenezko IX. MTB. Trabesia (*)
* Jai batzordea ez da kargu egingo zerbait gertatzen bada.
Arratsaldean… IV. Pilota txapelketa (kanporaketak)
17:30  Txorimaloak
18:30  Trikipoteoa
23:00  Skasti taldea

Ondoren… Trikimailu taldea

Abuztuak 6, zapatua
16:00  XXIII. Mus txapelketa (Artxubi tabernan)
17:00  Puzgarriak eta marrazki lehiaketa 
Arratsaldean… IV. Pilota txapelketa (Semifinala eta Finala)
19:00  Triki-pintxo-poteoa auzoko tabernetan
22:30  Metal gaua: Teksuo, Gabezia eta Hydra                            

Ondoren… dantzaldia Jabi Sound-en eskutik!

Abuztuak 7, domeka
11:15  Suziri jaurtiketa
12:00  Meza San Lorentzo auzoko ermitan 
Jarraian, bertsolari eta trikitilariak, pastak eta ardoa
14:00  Auzo bazkaria Larrain Gainen, bertsolari (Maider eta Urko Arregi) eta trikitilariz (Elustondo anaiak) alaituta.
22:00  Arrazola, Etxaniz eta Valls


Abuztuak 10, eguaztena
11:15  Suziri jaurtiketa
11:30  Meza San Lorentzo auzo - Ermitan hildakoen omenez

Jarraian, bertsolari eta trikitilariak Carmen Gijon Luengo omenaldia (Irubieta baserria). Ondoren, luncha.
Azpeitiko Luis Alberdi Beltza dantza eskolaren erakustaldia dantza soltean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak