Euskal selekzioaren aldeko mendi martxarekin bat egingo dute mendizale oñatiarrek

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko uzt. 27a, 10:26
Seguratik Oñatirako ibilbidearen perfila (Aloña Mendiko mendi saila)

Esait-ek antolatuko mendi martxako etapa bat Oñatin bukatuko da abuztuaren 2an. Segura-Oñati ibilbidea egingo dute egun horretan eta Aloña Mendiko mendi sailak eurekin bat egin eta irteera hori elkarrekin egiteko proposamena egin du. Hilaren 30a aurretik eman behar da izena interesa izanez gero.

Euskal Selekzioaren aldeko mendi martxakoak abuztuaren 2an helduko dira Oñatira Seguratik, eta eurekin bat egin eta etapa elkarrekin egiteko plana egin du Aloña Mendiko mendi sailak.

  • Ibilbidea: Segura – Oñati (26Km.)
  • Irteera ordua: 7:15ean postetxe parean.
  • Iritsiera ordua: 17:00ak
  • Prezioa: autobusa doan
  • Izena emateko epea: Uztailak 30arte
  • Nola izena eman: helbide elektroniko hontara idatziz: alonamendi.mendi@gmail.com
  • Gehienez 30 pertsona (mendi asegurua edukitzea derrigorrezkoa da).

Eraman beharreko materiala da: mendiko arropa egokia eta egunean zehar jateko eta edateko norberak behar duena. Fisikoki halako ibilbidetara ohitua egotea komeni dela ere badio Aloña Mendiko mendi sailak.

Abuztuaren 2an izango da etapa hori eta hauxe da prestatutako egitaraua:

  • 17:00etan: Oñatira iritsi
  • 19:00etan: ekitaldia plazan
  • 19:30etan: poteoa Ttek elektrotxarangak lagunduta
  • 21:00etan: afaria Pago-Uso elkartean

Mendi martxan parte hartzen dutenek aukera izango dute afarira joateko, aurrez horrela adierazten badute. Afariaren prezioa 10-15 euro artekoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak