Euskal Herrian hain bereizgarria den ingurune karstikoa ezagutzeko aukera izango da abuztuan zehar Geoaizkorri, Arrikrutz-Oñatiko kobek, Zerain Paisaia Kulturalak eta Leintz- Gatzagako gatz museoak abian jarririko ekimen turistikoaren bidez.
Aitzulo eta Arrikrutz-Oñati kobak dira paisaia karstikoan ikusgai dauden bi bitxikeria eta Euskal Herriko interesgune geologiko moduan sailkatuak dauden gune hauek eta antolaturiko bisita-gidatuen bidez, bertatik-bertara ezagutzeko aukera izango da abuztuan.
Abuztuaren 14an, Aitzulora
Araotzeko bailaratik zehar bertako ondare geologiko-etnografikora gerturatuko dira. Orkatzategiko hormetan zintzilik geratu den Aitzulo paleokobazuloa eta Sandailiko koba ezagutuko dituzte.
- Tokia: Arrikrutz-Oñatiko kobetako aparkalekuan, 9:00tan
- Prezioa: 3€
- Eraman beharrekoa: ibilbiderako arropa eta oinetako egokiak
Abuztuak 6/20: Espeleotxiki
Ekintza honek Arrikrutz-Oñatiko kobak ezagutzeko aukera berezia eskaintzen du. Espeleologi kutsua duen bisita honetan, ohiko bisitetan ezagutzera iristen ez diren kobazuloko beste gela eta galerietan barneratzen dira bisitariak.
- Tokia: Arrikrutz-Oñatiko kobetan, 10:00tan
- Iraupena: 2'30 ordu
- Beharrezko materiala: parte- hartzaile bakoitzari emango zaiona: kaskoa eta beharrezko argiteria; parte- hartzaile bakoitzak ekarri beharrekoa: ekintzarako arropa eta oinetako egokiak (mendiko botak/ katiuskak). Ekintza ondorenerako aldatzeko arropa.
- Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 6 urte (txikiak arduradun bat izan beharko dute)
Abuztuan egunero: 53 galeria Arrikrutz-Oñati koban
Bisitariari pasarela eroso batez egokituriko Arrikrutz-Oñatiko kobetako galeri turistikoa da. Ordubeteko bisita gidatuen bidez, koba-sistema honen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzeaz gain, kobazulo munduen edertasuna miresteko aukera eskaintzen du. Ez dago adin mugarik eta ez da arropa edo material berezirik behar parte hartzeko.
- Tokia: Arrikrutz-Oñatiko kobetan
- Ordua: erreserbarekin
- Iraupena: 1h
Izen-ematea
Geo-ibilbide hauetan parte-hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da. Arrikrutz-Oñatiko kobetako telefonoan edo maila erabil daiteke horretarako.
- Telefonoa: 943 08 20 00
- Maila: arrikrutz@onati.eus
Ekintza hauen eta bestelakoen berri Oñatiko turismo webgunean eskuratu ahal daiteke.