Bi urtean behin egiten den Duruko Eguna domekan ospatuko da. Aierdiko aterpean egingo da meza 11:00etan eta ondoren salda eta pintxoak eskainiko dituzte. 12:00etan, artzain txakur erakustaldia eta gazta dastaketa egongo da. Ondoren kalejira txabola hauek bisitatuz: Unaimendi, Azkonar Zulueta, Korostabil eta Hor Konpon. 15:00etan, bazkaria.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.