"Arrazoi pertsonalak" tarteko utziko du taldeko bozeramaile Miren Elgarrestak, urtebete udal taldearen gidaritzan egin ondoren. Gaurko, eguena, osoko bilkuran egingo du karguaren errenuntzia Elgarrestak.
EAJk bidalitako prentsa oharrak dio Uri Buru Batzarrak eskertzen diola Elgarrestari urtebete honetan egindako lana eta Maiztegi haren ordezko "aproposena" dela.
Nekane Maiztegi Ugarte enpresa zientzietan lizentziatua da eta egun, Mondragon Unibertsitateko enpresagintza fakultatean dihardu irakasle gisa.