Hilabete honetan zehar egindako eskulan guztiak ikusgai jarriko dituzte Santa Ana aretoko sarreran, eta bestetik, parte hartu duten zazpi taldek eurek prestatutako ikuskizuna aurkeztuko dute. Ipuin eta ekitaldi hauen gainean gorpuztu diren antzerki edo musika emanaldiak egingo dituzte etxekoen aurrean.
Ekitaldia bihar, eguena, izango da Santa Anan, 18:00etan.
Aurtengo egitasmo hau egubakoitzean bukatuko da.