Zizurkilgo lasterketa Espainiako Koparako puntuagarria zen, eta ziklistek errepideko kilometroei eta lasterketan zehar egin zuen bero galantari egin behar izan zioten aurre. Hala, sailkapen orokorrean Erostarbe bederatzigarren helmugaratu zen, proba irabazi zuen Ariadna Nevadorengandik 27 segundora (35 kilometro orduko batazbestekoa egin zuten).