Iker Arkauz lehenengo oñatiarra Kantoikrit kriteriumean

Miren Arregi Amasorrain 2016ko uzt. 17a, 11:03

Lasterketa bukatzea lortu zuen oñatiar bakarra izan zen iker Arkauz. Bera izan zen, kriteriuma bukatu zutenetatik azkena. Lehenengo postuan helmugaratu zen Gijongo Gonzalo Andres (00:40:11)  herrikide Luis Junquerarekin (00:40:11) batera. Vallecasetik etorritako Manuel Nuñez izan zen hirugarrena (00:40:33).

 

Hasiera hasieratik jarri ziren buru gero lasterketako lehenengo eta bigarren postuan iritsi ziren Gijongo Gonzalo Andres eta Luis Junquera eta gainontzekoek ezin izan zuten horiek gainditzeko ezer egin. Hirugarrenarekiko tartea bukaerarako gutxitu egin bazen ere, aise lortu zuten lehen bi postuak eskuratzea asturiarrek. Bederatzi txirrindularik lortu zuten kriteriuma bukatzea eta azkena izan zen Iker Arkauz oñatiarra. Lasterketa egin zuten bost oñatiarretatik bukatzen bakarra izan zen. Azkenengo buelta urduritasun apur batekin bizi izan zen, motorrak harrapatu eta lasterketatik kanpo geratuko ote zen beldurra baitzegoen. Azkenean, baina, motorraren aurretik sartu zen plazako helmugan, ikusleen txalo artean.

Bosgarrena izan zen atzokoa eta dagoeneko kontsolidatuta dagoen lasterketa dela argi gelditu zen. Kaleak ikuslez bete ziren; bereziki ikusgarriak izan ziren San Anton kalerako sarrera eta San Anton kalean beherako galtzada-harrizko zatia baina baita Lope de Agirre kalean gorako zatia ere –ibilbideko zati berria hori–.

Atzeko kalean egiten ari diren lanak tarteko, antolakuntzak aldaketak egin behar izan ditu ibilbidean. Motzagoa izan da aurreko urteetako baino, baina, hori horrela, buelta kopurua handitu da. Guztira hemezortzi egin dizkiote zirkuituari. Txirrindulariendako bereziki gogorra izan da ibilbide berriko Lope de Agirre kaleko malda.

Ikusleak gogotsu

Eguraldiak ere lagundu zuen –azken urteetan ez bezala–, eta Oñatiko kaleak herritarrez bete egin ziren. Parte hartzaileek bereziki nabarmendu zuten ikusleen berotasuna. "Ibilbide osoan zehar entzuten ziren animo oihuak. Oso ederra izan da. Datorren urtean ere etorriko naiz, seguru", zioen bukaeran lasterketako irabazle Gonzalo Andresek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak