Patin gainean irteera eta hockey partidua egin dituzte Oñatin

Miren Arregi Amasorrain 2016ko uzt. 16a, 17:04

Tatarraz patin elkarteak antolatuta, patinen gainean ibili eta gozatzeko aukera egon da gaur Oñatin. Adin askotako jendeak hartu du parte antolatutako ekintzatan. Esaterako, Madalena auzora eta Elorregira egin dituzten irteerak jendetsuak izan dira. "Egiten duen eguraldiarekin jende gutxiago espero genuen, baina pozik gaude parte hartzearekin", esan du Roberto Hernandezek, taldeko kideak.

Izan ere, asko dira azken urteetan patin gainean ibiltzera animatu diren herritarrak. "Bidegorriak asko lagundu du horretan", adierazi du Hernandezek, eta gaur ere igarri da hori. Irteeraren ostean, Hockey partiduak egin dituzte plazako frontoian. Umek zein helduek hartu dute parte txapelketan. Ondoren,  plazako garagardo azokan egin dute bazkaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak