Ibilgailuak bide ertzean aparkatzean errepidea estutu egiten da eta edozein larrialdi gertatuta, suhiltzaileen kamioiak pasa beharko balu, adibidez, ezingo litzateke pasa. Horrelako egoerak saihesteko eta arazo hori konpontzeko erabaki du udalak aparkaleku bat jartzea. Urtebeteko proba izango da.
Aparkalekua Usako etxearen parean dago, kaminoz beste aldean. 30 edo 40 ibilgailu sartzeko modukoa da eta belarra moztea bakarrik falta da; egubakoitzean ez badago erabilgarri, datozen egunetan egongo da. Usakoko bainu denboraldia bukatu arte egongo da erabilgarri, aurten bakarrik, eta errepidean aparkatzen diren ibilgailuekin zorrotz jokatuko dute, isunak jartzeraino.
Datorren urtera begira ekintza berriak jarriko ditu udalak, jendea Usakora oinez joan dadin.