Guztira, 18 itzulitan ziklistek 24 kilometro egingo dituzte. Ibilbidea –%100 urbanoa– Foruen plazan hasi eta bukatuko dute, eta, orain artekoak baino laburragoa izango denez, buelta kopurua ere handitu dute. "Pentsatzen dugu puntu batzuetan azkarragoa izango dela, eta teknikoagoa ere bai", dio Antton Zubia antolatzaileak. Lasterketako ezaugarriei dagokienez, hor ez dago aldaketarik: pinoi finkodun bizikletak erabiliko dituzte, eta lasterketa gauez izango da.
Harbide zatia, ikusgarriena
Aker taberna pareko galtzada izan ohi da lasterketako punturik interesgarrienetakoa, harbidea da, eta hor batzen dira ikusle asko –eta animatuenak–. Ibilbide osoa Kantoikriten webgunean.