Ilunabarraz gozatzeko aukera, Aloñan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko uzt. 11a, 09:47

Uztailaren 16an, zapatuan, Aloñako mendi irteera egingo dute Parketxe Sarea Fundazioak eta Arantzazuko Adiskideak Elkarteak antolatuta. Ibilaldi gidatua arratsaldeko 18:00etan hasiko da Arantzazuko Parketxetik.

Seigarren urtez jarraian, mendizaleek, beste behin ere, hitzordua dute gailur honetatik, mendian bistaratu daitekeen ilunabar ikusgarrienetakoa ikusteko. Gailur hau, Gorgomendi (1295 m) izenez ere ezagutzen da. Ilunabarra eta iluntzea, zeruan ilargi betea agerian geratzen den bitartean, ibilaldia hain berezi egiten duten osagaiak dira. Hitzordua, uztailaren 16an, larunbatean, izango da Arantzazuko Parketxeko harrera-lekuan arratsaldeko 18:00etan.

Tontorrera 21:00etan iristea aurreikusten da; horregatik, denon artean banatzeko elikagai eta edaria eramatea aholkatzen da antolakuntzatik, izarren azpian edo Aizkorri mendilerroko mendi adierazgarri honen gurutzearen ondoan kokatutako mendi-aterpean egingo den afarirako. Itzulera gauean egingo denez, jaitsiera bidea seguruago egiteko, interesatuek linternak beharko dituzte.

11-12 kilometroko ibilaldi honek zailtasun ertaina dauka eta publiko mota ororentzat egokia da. Oinez 4 ordu egingo ditugun arren, afaria eta txabolara bisita dela eta, gaueko 11ak 12ak aldean jaistea aurreikusten da, eguraldi ona egiten badu behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak