85 kilometrotako lasterketan erakustaldia eman zuen Ulma taldeko Xabier Murgiondok, atzo. Oñatikoak aldapa gora ondo joateko abilezia handia daukala erakutsi zuen beste behin, lehenengo kilometroetan Deba ibaiaren ondoan ibili baziren ere –Elgoibar eta Mendaro artean– ondoren Kalbariora egindako bi igoerek min handia egin zutelako tropelean. Eta hor egin zuen aurrera Oñatikoak. Azkeneko aldiz 78. kilometroan igo zuten mendate hori, eta handik Mendarora inor ez zen gauza izan Murgiondo harrapatzeko, 55 segundotako aldearekin helmugaratu zen-eta.

Xabier Murgiondo, atzo, helmugan. Argazkia: gtxe.org
Hemen sailkapen osoa.