Bi urtetik behin ospatzen da Duruko Eguna, bertako etxaboletako jabeek antolatuta: gazta dastatzea, herri kirolak, trikitilariak... Hauxe aurtengo egitaraua:
- 11:00etan, (Aierdiko aterpean). Ondoren, salda beroa eta pintxoak izango dira
- 12:00etan, artzain-txakur erakustaldia eta Duruko ardi gazta dastaketa Unaimendi gainean. Edari eta pintxoak ere izango dira
- 13:00etan, aterpetako kalejira (pintxo potea)* hasiko da Duruko honako txabolak bisitatuz: Unaimendi, Azkonar Zulueta, Korostabil eta Hor Konpon
- * Aurreko ekitaldietako diru galerak ekiditeko, bazkarirako txartela ez dutenek, pintxoak jan eta kalejira egiteko basoa erosi beharko dute 5 eurotan
- Pintxo poteko ibilbidea bertsolariek eta trikitilariek alaituko
- 15:00etan, bazkaria eta amaieran bertsolariak eta trikitilariak