Duela hiru urte, nagusien danborrada bertan behera geratzen egon zen arriskua ez errepikatzeko, lanean hasi dira udal ordezkariak. Parte hartzen duten konpainietako ordezkariak batzarrera deitu zituzten, irailaren 28ko danborrada prestatzen hasteko. Bost ordezkari egon ziren batzarrean. Lehen erabakia hartzeko balio izan zuena: lanak konpainien artean banatuko dituzte.
Sei konpainiak osatzen dute nagusien danborrada. Horiekin batera, musika banda eta urtean kinto izan diren dantzariak irteten dira. Horien guztien inplikazioa behar beharrezkoa dela azaldu zuten batzarrean egondako ordezkarietako batzuek. Bereziki, azken egunetan pilatzen diren lanak egiteko boluntarioak behar direla. Hori horrela, lan sistema aldatzearen alde agertu ziren