Aizkorri-Aratz Parke naturalean burututako Life proiektua ezagutzeko aukera izango dute zapatuan, Arantzazuko parketxean, goizeko 10:00etan hasita. Bi-hiru orduko ibilbidea egingo dute parte hartu nahi dutenek (3 euro ordaindu behar dira), eta Foru Aldundiko mendi zerbitzuko langileek gidatuko dute ibilaldia.