Uztailaren 11tik 16ra Europa bat-batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa gauzatuko da Donostian; tartean, uztailaren 15ean, ihesaldia egingo du Oñatira eta han eskainiko da topaketa osatzen duen emanaldietako bat.
19:00etan hasita, herrian zehar izango da emanaldia, poteo formatuan; Boga, Bizipoz eta Ona tabernetan egingo dute geldialdia inprobisatzaileek eta egun horietan ospatzen den garagardo azokan amaituko dute ibilbidea. Ondoren, Pago-Uso elkartean afalduko dute. Austria, Euskal Herria, Gales, Katalan Herriak, Kuba, Mexiko eta Zipre ordezkatzen dituzten inprobisatzaileak ariko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.