Helduen danborrada antolatzeko bilera egingo dute bihar arratsaldean

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko uztailaren 4a

San Migel bezperan egin ohi den nagusien danborrada antolatzeko batzordea osatzeari begira, danborradan parte hartuko dutenekin bilera egingo da bihar arratsaldean. Danborradako konpainia ezberdinetako ordezkariek osatuko lukete batzordea eta biharko bilerara ere konpainia guztietako ordezkariak daude gonbidatuta. Kultura etxean izango da bilera, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak