Euskal konposatzaileen kantak abestu ditu Ganbarak, parrokiko atarian

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko uzt. 2a, 12:54

Kalean egitasmoaren barruan, Ganbarak kontzertua eskaini du parrokiko atarian. Hasieran zirimiri apur bat egin duen arren, gero atertu du, eta publikoak gustura jarraitu du emanaldia.

XX eta XXI. mendeko euskal konposatzaileek lanak abestu ditu Ganbara abesbatzako kideek parrokiko atarian, aurrenekoz. Emanaldi hasieran zirimiri apur bat egin du, eta publikoak aterkiekin jarraitu izan behar ditu kantak. Hala ere, gero atertu egin du, eta entzuleek ordubeteko kontzertuaz gozatu ahal izan dute, kalean.

"Errepertorioa eta batez ere lekua sorpresa bat izan da, bai guretako eta baita publikoarendako ere. Akustika oso ona izan da, espero baino hobea, eta gustura gelditu gara emanaldiarekin", azaldu du Aitor Biain zuzendariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak