Udaletxeko osoko bilkuren aretoan aurkeztu dituzte proposamenok, udal gobernuko hainbat kideren aurrean, besteak beste Nerea Zubia, Kepa Zelaia eta Rafael Kortabarria.
Proposamen nagusiak honako hauek izan dira:
1- Euskara eta Hezkuntza: Kilometroak eguna oso ondo gertatzea.
2- Berdintasuna: partiduen ordutegiak aldatzea, eskasenak beti neskek dituzte.
3- Kultura: jaietan Gatibu, Ze esatek… taldeak ekartzea, eta Kuadrillen Eguna ospatzea.
4- Haur eta Gazteak: irteerak egitea: eskiatzera, Port Aventura-ra… eta gaztelekuan euren adinerako kontzertuak egitea.
5- Gizarte Zerbitzuak: herri busa jartzea eta San Prudentziora joan beharrik ez izatea autobusa hartzeko.
6- Kirola: kanpoko igerilekua egitea.
7- Udaltzaingoa: bulegoan egotea; batia Guardia Zibila herritik joatea ere.
8- Partaidetza.
9- Hirigintza eta Zerbitzuak: bidea konpontzea.
10- Ingurumena: bizikletak aparkatzeko lekua.