Torreauzon bihar goizean hasiko dituzte jaiak, etxafuego jaurtiketarekin. 11:00etan, kalejira egingo dute baserriz baserri, trikitilariek lagunduta eta ondoren, auzoko txikiteoa egongo da. Arratsaldean, mus txapelketa izango da, 16:30etan. Gaztetxoentzat, berriz, Kulki taldearekin, baserriko jolasak. Gero, txokolatea eta gozokiak banatuko zaizkie bertaratutakoei, Trikimailu taldearen musika emanaldiarekin batera.
Domekan, krosa egongo da, 11:00etan. 12:30ean, meza nagusia izango da, auzoko ermitan eta ondoren, luntxa, herriko dantzari, trikitilari eta bertsolariekin. 14:30ean, auzo bazkaria izango da Etxe Aundin, Miren Errasti eta Maddalen Arzallus trikitilariek alaiturik.
Pedro Irizar auzotarrari omenaldia
Zubilagan, berriz, gaur 19:00etan Pello basurdearen jaitsiera izango da eta gero, auzo barbakoa egingo dute. 20:30ean, nagusiendako toka txapelketa izango da eta 22:00etan, Umore Gaua.
Bihar, 11:30ean haur jokoak izango dira. 13:00etan, berriz, gazteen toka txapelketa. 16:30ean, Haur Happy festa izango da 17:00etan, mus txapelketa. Ondoren, 18:30ean, txorimaloak eta txokolate-jana. Bukatzean, DJ Amaiaren emanaldia, Gauargi taldearekin eta mozorro lehiaketa. Afalostean, emanaldiaren jarraipena eta mozorro lehiaketako sari-banaketa.
Domekan, 11:00etan meza egingo dute eta ondoren, jubilatuendako luntxa. 12:45ean Pedro Irizar auzotarrari omenaldia egingo diote, 100 urte bete dituelako aurten. Gero, Gazteen Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira. 17:00etan, txorimaloak egongo dira eta ondoren zinta lasterketa. 21:00etan, basurdeari agurra.
Torreauzoko egitaraua:
Uztailak 2, zapatua
- 9:00etan, itxaflero jaurtiketa.
- 11:00etan, trikitilariekin kalejira baserriz baserri
- 13:00ean, auzoko txikiteoa.
- 16:30etan, Torreauzoko XXXI. mus txapelketa (izen-ematea16:30ak baino lehenago).
- 17:00etatik 19.00etara, KULKI kultur eta kirol taldearekin, BASERRIKO JOLASAK haur eta gaztetxoentzat.
- 19:00etan, txokolatea eta gozokiak bertaratutako guztientzat.
- 19:00etan, TRIKIMAILU taldearekin erromeria.
Uztailak 3, domeka
- 9:00etan, itxaflero jaurtiketa.
- 11:00etan, Torreauzoko XIX. herri krosa.
- 11:45etan, sari banaketa.
- 12:30etan, auzoko elizan, meza nagusia.
- 13:00etan, luntxa herriko dantzari, bertsolari eta trikitilariekin.
- 14:30etan, auzoko bazkaria Etxe Aundi jatetxean, MIREN ERRASTI eta MADALEN ARZALLUS trikitilari bikoteak alaiturik.
- Gauean,jaiei amaiera emateko itxaflero jaurtiketa.
Zubilagako egitaraua:
Uztailak 1, egubakoitza
- 19:00etan, txupinazoa eta “Pello” Basurdearen Jeitsiera
- 19:30ean, auzo barbakoa frontoian
- 20:30ean, nagusientzako toka txapelketa
- 22:00etan, Umore Gaua
Uztailak 2, zapatua
- 11:30ean, haur Jokoak Frontoian
- 13:00etan, gazteen 2. toka txapelketa
- 16:30ean, Haur Happy festa frontoian
- 17:00etan, mus txapelketa auzo elkartean
- 18:30ean, txokolatada eta txorimaloak
- 19:30ean, disko-festa DJ Amaia Gauargi taldearekin. Dantza eta mozorro ehiaketarako izen-ematea
- 22:00 Diskofestaren jarraipena (afalostean) eta mozorro lehiaketaren sariak
Uztailak 3, domeka
- 11:00etan, ongi etorria eta meza
- 11:45ean, luntxa auzoko jubilatuentzat
- 12:45ean, omenaldia: Pedro Irizaren 100. urteurrena. Dantzariak eta zozketa auzoko jubilatuentzat
- 13:15ean, Aloña Mendiko Gazteen Pilota Txapelketa Finalak
- 17:00etan, txorimaloak eta musika
- 17:30ean, zinta lasterketa
- 21:00etan, “Pello” basurdeari agurra