Aitor Oruetak hartuko du Alaves B zuzentzeko ardura

Xabier Urtzelai 2016ko eka. 30a, 10:24
Aitor Orueta, Azkoagainen, artxiboko erretratuan.

Aitor Orueta oñatiarra izango da Alaves B taldeko entrenatzaile berria. Urteak Aloña Mendi gidatzen ibili ostean –entrenatzaile eta kirol zuzendari moduan– azken urtea Alavesko harrobian ibili da lanean, kadete mailako taldearekin. Han egindako lanarekin gustura geratu dira, antza, zuzendari babazorroak, Oñatikoari bigarren taldearen ardura eman diote-eta. 

Orain arteko entrenatzaile Roberto Ochoaren agurraren ostean etorri da Oñatikoaren izendapena. Kadete mailako entrenatzaile izatetik Alavesko bigarren taldearen entrenatzaile izatera pasako da Orueta, eta Alaves lehenengo mailan egonda, bigarren talde horrek pisu handiagoa hartuko du aurrerantzean. Hala, Hirugarren mailan lehiatuko da Alaves B.

Klubak aditzera eman duenez denboraldi ilusionagarria izango da datorrena, eta Oruetak erronka polita du aurrean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak