Bi zentroetan (Arantzazuko Parketxea eta aterpetxea) arreta emateko eta haiek dinamizatzeko kontratua esleitzeko klausulen pleguak argitaratu dira eta Interneten daude ikusgai, honako helbidean: https://parketxesarea.org/kontratatzailearen-profila-perfil-del-contratante.
Besteak beste, zehazten da lizitazioaren gehieneko prezioa 50.000 eurokoa izango dela, kontratuak dirauen urte bakoitzeko. Kontratu hori bi urtekoa izango da eta beste bi urtez luzatu ahal izango da. Esleipendunak egin behar izango dituen lanak ere zehazten dira.
Uztailaren 19an bukatzen da proposamenak aurkezteko epea.