Ondoren adin guztietarako egokiak diren ibilaldietan zehar saguzarrak entzuteko eta ikusteko aukera izango da, ilunabarra delarik momenturik egokiena.
Saguzarrak hurbiletik ezagutzeko lehenengo aukera Arantzazu Parketxean izango da uztailaren 2an (larunbata) 20:30tan.
Plaza mugatuak direla eta izena emateko Arantzazu Parketxearekin jarri behar zarete harremanetan arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan edo 943782894 telefonoan.