Parte hartzeko orduan, ondorengo irizpideak hartuko dira kontuan:
- Egindako lanaren kalitatea.
- Oñatin jaio edo bertako herritarra izatea. 20 toki egongo dira herritarren artean banatzeko, hauek beteko ez balira, gainontzeko parte-hartzaileen artean banatuko lirateke postuok. Guztira 30 artisauentzako tokia egongo da.
- Artisau ziurtagiria edo PFEZaren ordainagiria izatea.
- Lan, produktu, ezberdinak eta originalak lantzea azokaren aniztasuna bermatzeko.
- Azokan bertan norbere lanaren erakustaldia egitea, hau da, lanean jarduteko aukera izatea azokak irauten duenean edota lana burutzeko egiten den prozesua ikusi ahal izatea.
- Aurreko urteetan parte hartu ez dutenek lehentasuna izango dute.
Proposamen guztiak Oñatiko kultura etxean jasoko dira, e-posta bidez, posta arrunt bidez edota eskura utzita. Kultura etxea astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Zapatuetan, berriz, 10:00etatik 13:30era (uztailean zapatuak itxita).
Telefonoa: 943780353
E-posta: kultura.idazkaritza@onati.eus