Auzo-taxi zerbitzua erabilgarri dago

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko eka. 25a, 13:19

Auzo-taxi zerbitzua astelehenetik dago erabilgarri. Erabili gura duenak txartela egin behar du udal bulegoetan.

Herriko auzoetatik 111 eskari jaso ditu udalak; 111 herritarrek dute dagoeneko auzo-taxia erabiltzeko txartela. Txartel hori pertsonala da eta eskatzaileak soilik erabil dezake. Atzealdean, zerbitzuaren egutegia eta ordutegia agertzen da; astelehenetik egubakoitzera, 07:30etik 20:00etara eta zapatuetan, 9.00-14.00. Domeketan eta jai egunetan eta abuztuan ez da zerbitzurik emango. Erabiltzaileak 943 91 52 11 zenbakira deituta eskatu beharko du zerbitzua, ahal dela 24 orduko aurrerapenarekin.

Bidaia guztiak prezio bera izango dute; bi euro. Taxi gidariak albaran bat bete beharko du egiten duen bidaia bakoitzeko eta gastuaren diferentzia udalak ordainduko dio.

Erabiltzaile txartela egin gura duenak udal bulegoetan egin behar du eskaria, eta onartuz gero argazki bat eraman beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak