Gas isurketagatik itxita egon da Bidebarrieta kalea

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko ekainaren 22a

Bidebarrieta kaleko arketa batean gas hodi bat apurtu dute eta isurketa egon da. Suhiltzaileak eta gas-teknikoak isuria gelditzeko lanean aritu dira, eta kalea ordu erdiz itxi behar izan dute, bitartean. Dia supermerkatutik berdura azoka pareko biribilgunera arte itxita egon da, eta Bidebarrietako dendariei eta bizilagunei eman zaie istripuaren berri, udaltzaingoak jakinarazi duenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak