200 lagun inguru elkartu dira gaur eguerdian Oñatiko kiroldegian egin duten Erretiratuaren Asteko bazkarirako. Baina bazkaltzen hasi aurretik, ohiturari jarraituz, herriko bi adineko omendu dituzte: 95 urteko Guadalupe Arregi eta 90 urteko Felix Arregi.
Hasteko, Udal Musika Bandakoek, Oñatz dantza taldekoek eta bertsolariek emanaldia egin dute, eta ondoren, txapela eta zapia banatu dizkiete bi omenduei baita erloju bana ere. Bazkaltzeko ordua etorri da gero, eta behin sabela beteta, oparien zozketa eta dantzaldia egin dituzte.
Pake Lekukoak gustura agertu dira Erretiratuen Asteak eman duenartekin eta handiagoa izatea ere eskertuko luketen arren, baita jendearen parte-hartzearekin ere.