200 arrazolatar inguru batu dira Oñatin

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ekainaren 18a

Herrialde ezberdinetatik gerturatu dira Oñatira, arbasoen jatorriko herrira hain zuzen ere. Unibertsitatean elkartu dira eta familiaren jatorriko informazioa jaso ondoren, Oñatiko parrokia bisitatu dute. Arratsaldean Arantzazura joan dira arrazolatarrak.

Aurreko aldian Guadalajarako Checa herrian (herriko %35ak gutxi gorabehera Arrazola abizena du bertan) egin zuten topaketa, eta oraingoan Oñatin burutu dute. Asteburua euren arbasoen jatorria izan zen herria ezagutzen igaroko dute, beraz, Kolonbiatik, Belgikatik, Ingalaterratik, eta  Espainiako eta Euskal Herriko hainbat txokotatik hurbildu diren arrazolatarrak. Arraroa badirudi ere, munduan Arrazola abizena duten guztien %5a bakarrik bizi da Euskal Herrian.

Domeka, arbasoen baserria bisitatzeko aukera izango dute, Olabarrieta auzoan, eta ondoren meza bat ospatuko dute, hildakoen omenez. Gero, Arrazola herrira joango dira bisita egitera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak