"Arratsaldean deitu zidaten gertatutakoa kontatzeko", adierazi du behien jabe Gotzon Inzak. Gauean igo ziren gertatutakoa ikusi eta arranak kentzera. "Disgustu eta amorru ona", dio atsekabez. Inoiz halakorik gertatu zaion galdetuta ezetz dio berehala. "Gogoan dut nola duela 30 bat urte 30 ardi hil zituen beste oinaztu batek Oñatin", dio, "baina guri ez zaigu inoiz halakorik gertatu".
Behiak gelditu diren tokitik erretiratzeko ardura zeina den galdetuta, dio ez dakiela. Berak, baina, ezin duela lan hori egin gaineratu du: "Traktorearekin ere ezingo nintzateke bertaraino heldu".