Trafiko mozketak egongo dira gaur, parrokiako garabia kendu behar dutelako

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko eka. 17a, 12:03

Parrokian dagoen garabia desmuntatu eta Santa Ana aurrean muntatuko dute, hango teilatua konpontzeko, eta horrek trafiko aldaketak ekarriko ditu. 

Goizeko zortziretarako Unibertsitate Etorbidea itxita gelditu da Aita Madinatik Kale zaharrera bitartean. Ondorioz, Postetxetik Txaketuarantz doanak, bidea itxita ikusiko du Aita Madina kalearen parean eta Bakardade Amatik behera Txaketuarantz doanak berriz, Txaketua parean topatuko du bidea moztuta.

Zamalanak egiteko Kale Zaharreko piboteak zabalik dauden bitartean autoak Kale zaharretik barrena joan ahal izango dute (Bakardadeko Amatik jaisten direnak), behin piboteak itxita (12.00), trafikoa Portu kalerantz desbideratuko da.

Kiroldegi aurreko aparkalekuan utziko dituzte desmuntatzen dituzten garabi zatiak. 14:00etatik aurrera Unibertsitate Etorbidea libre geldituko da, trafikorako ireki egingo da, eta San Juan kalea moztuko da Santa Anan garabia muntatzeko. Moztuko den errepide zatia, anbulatorio ondoko errotondatik kiroldegi ondoko errotonda bitartekoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak