Gazte lokalak udal ordenantzara egokitzeko diru laguntzak martxan jartzeko eskatu du EAJk

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko eka. 17a, 09:51

Alderdi jeltzaleak dio "ordenantzak ezarritako segurtasun eta intsonorizazio baldintzak bete, eta gazte lokalen jarraipena bermatu ahal" izango dela.

Gazte lokalen araudia onartuta dago eta EAJk dio "zenbait kasutan gazteek zein lokalen jabeek hainbat zailtasun" aurkitu dituztela espazio horiek araudira egokitzeko. Hori ikusita, EAJk bi urterako diru laguntzen programa martxan jartzea proposatu zuen. Hain zuzen, egokitzapen-lan horiek egiteko eta, bereziki, araudiak ezarritako segurtasun eta intsonorizazio baldintzak betetzeko. Aurrekontuetan urtero 40.000 euroko diru-partida jasotzea proposatu zuten jeltzaleek eta horrela jaso da aurrekontuetan.

Alderdi jeltzaleak laguntza horiek martxan jartzeko eskatu dio orain Udal Gobernuari "eta bide batez, diru laguntzak esleitzeko baldintzak oposizioko taldeekin eta, bereziki, gazteekin garatzea" bai, EAJk bidali duen prentsa oharrak jasotzen duenez.

Oharrak jasotzen duenez, Gazte Batzordean egin du eskakizuna Marijo Etxegoien zinegotzi jeltzaleak: “Lege-betebehar hauek guztiak bermatzeko eta ordenantzak eskatzen dituen izapideen zein agirien gastuei aurre egiteko, diru laguntzak eskaini nahi dizkiegu gazteei. Modu honetara, helburu bikoitza lortzen dugu; batetik, gazte-lokalen jarraipena ahalbideratzen dugu, gazteen aisialdirako espazioak mantenduz eta errespetatuz, espazio horiek, eskatutako segurtasun eta osasun baldintzetara egokituta daudela ziurtatuz eta bestetik, gazte eta bizilagunen arteko errespetu eta bizikidetza hobetu eta bermatzen dugu guztion ongizatearen mesedetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak