San Martin auzoan bizi diren herritarrek eskatuta eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko, semaforoa jarri dute berriz Martzelino Zelaia eta Aita Lizarralde kaleen bidegurutzean. Zebra-bidearen alde bietan jarri dute semaforoa eta botoia du, oinezkoek zapalduta gorriz jartzeko. Goialdean sentsore bat ere jarri dute ibilgailuak eta oinezkoak detektatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.