Futbol saileko bi taldek Kirolzaletasunari Saria eskuratu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko eka. 13a, 13:30
Bi taldeak

Erregional ohorezko mailako taldeak eta infantilen ohorezko mailako taldeak jasoko dute Kirolzaletasunari Saria. Gipuzkoako Futbol Federazioko ordezkarien eskutik jasoko dute sari hori ekainaren 24an. Egubakoitz honetan, bestalde, urteko batzar orokorra egingo du Aloña Mendiko futbol sailak.

Aloña Mendiko futbol sailak elkartearen egoitzan egingo du egubakoitzean, ekainak 17, urteko batzar nagusia. Amaitutako denboraldiaren kirol balantzea eta balantze ekonomikoa egingo dute; 19:30ean hasiko da. Segidan, denboraldi amaierako afaria izango dute Etxe-Aundin, eta han banatuko dituzte ohiko sariak (Kirolzaletasunari sariak, Kemenari saria, Erregulartasunari, Golegile Nagusia...)

Gipuzkoako Futbol Federazioa

Bestalde, erregional ohorezko mailako eta infantil ohorezko mailako taldeek Gipuzkoako Futbol Federazioak emandako Kirolzaletasunari Saria eskuratu dute. Ekainaren 24an jasoko dute, erakunde horren batzar orokorraren ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak