Gaur, astelehena, Aloña abesbatzak emanaldia egingo du Santa Anan, 18:00etan, eta hori izango da asteko lehen ekitaldia. Martitzenean, berriz, Juan Jose Sagarzazu mediku oñatiarrak iktusari buruzko hitzaldia egingo du Santa Anan, 17:30ean. Eguazten goizean irteera egingo dute Ugarkalde eta inguruetara eta egueneko bingo berezian opariak egongo dira. Urteko bazkaria domekan izango da, Zubikoa kiroldegian, eta herri bi nagusik omenaldia jasoko dute: Felix Arregi (90 urte) eta Guadalupe Arregi (95 urte) Musika, dantza eta bertsoak ere izango dira han.