Herri Eguneko talo taberna kudeatzeko deialdia da bat. Aurkezten den taldearen ardura izango da: horniketa eta ustiaketa osoa. Atzeko kaleko txosna hartzen duen taldearen ardura ere bera izango da. Udalak txosna eta soinu-ekipoa jarriko du eta udalarekin adostu beharko da txosnaren irekiera egutegia eta ordutegia. Gauza bera beteko da artzain txakur lehiaketako tabernan ere. Herri bazkarian parte hartzeko deialdia ere egin du udalak. Gutxienez 40 pertsonez osaturiko taldea izan beharko da aurkezten dena eta 13:00etarako kiroldegi aurrean egoteko konpromisoa hartu beharko du. Lortutako irabaziak ardura hartuko duen taldearendako izango da kasu guztietan. Seigarren deialdia da jaietako egitarauan argazkiak aurkeztekoa. Edozeinetara aurkezteko azken eguna ekainak 16 da. Kultura etxean eman behar da izena.
Kutxak
Jaietako egitaraua osatzeko herritarren proposamenak jaso gura ditu udalak eta kultura etxeko eta udaletxeko sarreretan kutxak jarriko ditu ideiak eta antolakuntzan parte hartu gura duten herritarren datuak jasotzeko.