Sutea egon da ULMA Carretillas Elevadoras lantegian

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ekainaren 8a

Pintura kabinako motor batek (berogailuak ustez) sua hartu du, dirudienez, baina suhiltzaileak gerturatu orduko sua ia itzalita zegoen jada. Hala ere, hiru kamioi kea lantegitik ateratzeko lanean aritu dira, eta horregatik Oñatiko udaltzaingoa trafikoa desbideratzen ibili da, suhiltzaileei lanak errazteko. Tailerra hustu egin dute, ke guztia tailerretik atera arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak