Tirokatutako belatzaren harira Oñatiko Naturzaliak elkarteak argitaratu zuen eskutitzaren haritik, salaketa jarri zuen Eguzki talde ekologistak eta salaketa hori onartu egin du orain fiskaltzak.
Eguzkik bidalitako prentsa oharrak dioen moduan, gertaera ikertzea da salaketaren helburua. "Eguzkikook, Oñatiko Naturzaliak bezala, badakigu belatza bota duena aurkitzea zaila izango dela, baina hemen baten batek delitu bat egin du, nahiz eta ingurumenaren kontrako delitua "baino" ez den, eta ikertu, behintzat, egin behar da".