Eskolako ikasle nagusiak pailazo lanetan jardun zuten atzo eskola bereko txikien aurrean, trukean ikas-bidaiarako dirua jasoz horrela. Haurrak pailazoekin gozatzen zeuden bitartean, puzgarriak eta bestelako jolasteko tresnak muntatu zituzten antolaketa lanetan zebiltzan guraso eta irakasleek. Sorpresa polita hartu zuten, beraz, pailazoen emanalditik atera zirenean. Puzgarriez gainera, antolatzaileek bestelako jolasak ere bazituzten prestatuta, ez bakarrik haurrentzako baina, baita gurasoentzako ere. Pozik jolastu zuten guztiek, helduek ere haurrek beste gozatuta.
Bukatzeko, talde argazkia
Jolasak bukatuta, guraso batzuk DJ paperean sartu eta dantzan jarri zituzten institutuko plazatxoan batutakoak. Egunari bukaera borobila emateko, familia argazkia atera zuten gurasoek, ikasleek, irakasleek eta jaian bildutako guztiek. Sudur gorria zuten horietako askok jantzita, Siriako errefuxiatuen alde dirua batzeko Urgain eskolako ikasleek saldutakoak, hain zuzen ere.