Gaurkoa ez da izan edonolakoa, izan ere, urte hauetan guztietan abesbatzarendako esanguratsu izan diren abestiz osatutako errepertorioa eskaini dute. Zuzendari lanetan aritu dira, Imanol Murua, Loli Ordoki, Miren Gurutze Plazaola, Aitor Biain eta Esteban Urtzelai. Organoan aritu da, Esteban Irusta.
Aita Madinak protagonismo berezia izan du Oñati Abesbatzaren errepertorioan eta hori ere islatu da gaurko kontzertuan. Hain zuzen ere, haren Agur Maria, Aita Gurea eta Arantzazuko Poema-ko hainbat pasarte abestuz hasi dute kontzertua. Folkloreak ere izan du bere tartea; hor abestu dituzte, esaterako, Kantauri, A la fuente del Olivo eta De ronda por Aragón.