Eltziako eragileek egiten dutena ikusteko eguna da gaur

Miren Arregi Amasorrain 2016ko eka. 4a, 13:50

Triki-poteoan dihardute orain eta 14:30ean egingo dute bazkaria. Goizean zehar egin dituzte gosari osasuntsua, Oñatiko Naturzaliak elkarteko eta Ortuzabala ekimenekoek gidatutako irteera, ume eta gurasoendako ekintzak eta gehiago.

Eltziako klaustroan, esaterako, zizelkariek eta margolariek erakusketa praktikoa egin dute. Praktikoa, bisitariek ere probatu ahal izan dituztelako erabiltzen dituzten teknikak. Gurutze Gorrikoek ere horixe egin dute, eta eman dituzten euren lanaren gaineko azalpenak. Ilunpetan argazki taldeak photocall-a eta murala egin ditu eta Lizargarate Trikitizale Elkartea, bertso eskola eta Oñatz, eguerdiko poteoa girotzen ari dira une honetan.

14:30ean hasiko dira bazkaltzen eta 18:00retan, kontzertuen txanda izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak