Datorren zapatuan, hilaren 11n jokatuko dira bueltako partiduak Oñatiko Zubikoa kiroldegian arratsaldeko 18:00retan eta pilota saileko Josu Osaren esanetan "hanka eta erdi txapelketatik kanpo" badute ere, partidu txukuna egiten eta zaletuen aurrean itxura ona ematen saiatuko dira.
Bestetik, pozik dira taldeek orain arte egindako lanarekin. "Helburua beteta eta oso gustura gaude egindakoarekin", dio.