Barruan egosten dena erakutsiko du bihar Eltziak

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko eka. 3a, 11:06
Eltzia Egunerako kartelak prestatzen ibili dira eltziakideak astean

Irteera, erakusketa, kontzertuak, murala eta bingo berezia dituzte antolatuta, besteak beste.

Herriko hainbat eragilek Eltzian duten euren lokala eta Eltzia Eguna antolatu dute biharko, zapatua, han zer egiten duten herritarrei erakusteko.

Egun osoa

Egun osoko egitaraua prestatu dute biharko ospakizun egunerako eta indartsu hasteko, gosari osasuntsua egongo da Lagun Lekun 09:00etatik aurrera. 10:00etan, Oñatiko Naturazaliak elkarteko kideak eta Ortuzabala ekimenekoek gidatuta, irteera egingo dute; Eltzia inguruan izango da ibilbidea, urruti joan barik.

Haur, gazte eta gurasoendako ekintzak ere prestatu dituzte bihar goizerako; Oinaztu eta Txantxiki taldeak arduratu dira horretaz. Ilunpetan taldeak photocall-a eta murala egingo du eta Lizargarate Trikitizale Elkartea, bertso eskola eta Oñatz, eguerdiko poteoa girotzen saiatuko dira. Goizean zehar, gainera, zizelkariek, margolariek, 7 Udaberri taldekoek eta Gurutze Gorrikoek, erakusketa praktikoa eskainiko dute, azalpenekin.

Herri bazkaria 14:30ean izango da eta ondoren, bingo berezia egingo dute Irazaneko lagunekin. 18:00etan hasiko den kontzertuan herriko talde hauek joko dute: Ixilik, Hydra, Lokuria, Gusb, Ezcore eta Poli-ticks.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak