Udalak jaietarako behar dituen azpiegitura eta baliabideak eta Kilometroak festak behar dituenak ez dira berdinak eta hori izan da aldaketaren arrazoi nagusia. "Udalak ere bazituen bere kezkak eta egoera ondo aztertu ondoren erabaki dugu festa irailaren 24ra aurreratzea", adierazi du Zigor Ibartzabalek, Txantxiku Ikastolako zuzendariak. Udalari ondo iruditu zaio eta Ikastolen Federazioak ere onartu du data aldaketa.
Hala, 2017ko irailaren 24an egingo da Kilometroak jaia Oñatin. Lehen aldiz aldatu du data Kilometroak festak, orain arte beti izan da urriaren lehen domekan.