Mendietan karduarekin dagoen arazoari aurre egiteko auzolan deialdia egin du udalak zapaturako. Buetraitz eta Artzanburu inguruetako karduak aitzurrekin kentzeko irteera antolatu dute. 08:00etan elkartuko dira Duruko aparkalekuan. Komeni da aurretik izena ematea eta horretarako bideak dira udaletxeko harrera eta idazkaritza@onati.eus.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.