Urgaintxorekin batera ospatuko dute Urgain Eguna zapatuan

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko eka. 1a, 09:35

Urgaintxo Urgain-Errekalde ikastetxeko jolastokian

Urgaintxo da Urgaineko lagun berria eta berarekin batera, egun osoko egitaraua prestatu dute zapaturako, Urgain Eguna ospatzeko. Ibilaldia, bazkaria, puzgarriak, tailerrak, kirola eta DJ festa izango dituzte, besteak beste.

Kolore berdeko igel handi eta goxo bat da Urgaintxo, Urgain ikastetxearen maskota berria, eta berarekin batera ospatuko dute zapatuan aurtengo Urgain Eguna. Egun osoko egitaraua prestatu dute Urgaineko zentroek eta guraso elkarteek. Hauxe da egitarau osoa:

  • 11:00etan, Urgaineko ikastetxeak(Txiki-txoko, Larraña, Errekalde eta Zuazola Institutua)lotuko dituen ibilaldia. Plazatik abiatu dira, Urgaintxo lagun dugula.
  • 14:00etan, bazkaria institutu aurrean
  • 16:30etik 18:30era, haurrentzako puzgarriak
  • 18:30etik 19:30era, haurrentzako tailerrak , kirola eta DJ festa

DBHko ikasleak bizkotxoak saltzen egongo dira, ikas bidaiarako dirua lortzeko.

Gobidapena

Urgaintxorekin eta herritarrekin ospatu gura dute Urgain Eguna bertako guraso, ikasle eta irakasleek, eta herritar guztiak gonbidatu gura dituzte ospakizunean parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak