Hiru fasetan egingo dituzte Atzeko Kaleko lanak. Lehenengoan, Atzoko Kalean lehentasuna oinezkoek izateko egiteko falta den zatia egingo dute, Foruen plazaraino; baita alhondiga ere, udaletxe ostea. Lanak egin bitartean, zamalanak Kale Barrian egin beharko dira, eta Aloña Mendi eta Iturritxo tartean. Kale Barriara doazen zerbitzuen arazo barik pasako dira Portu kaletik.
Bigarren faseko lanak Ibarrondo familiaren etxeko kantoian egingo dituzte eta hirugarrenekoak, Motxon kalean, Eskolatxo eta Irizar okindegien artean dagoen kalean.