Gotzon Urtzelai bergararrak entrenatuko du Aloña Mendi

Eneko Azkarate 2016ko mai. 30a, 08:14
Gotzon Urtzelai Mondrako talde nagusiko entrenatzaile zen sasoiko argazkian.

Gotzon Urtzelai izango da Oñatiko ohorezko erregional mailako futbol taldeko entrenatzailea datorren denboraldian. Aloña mendiko futbol saileko zuzendaritza batzordeko kideek eta Endika Ruiz eta Julen Barrena koordinatzaileek erabaki dute Gotzon Urtzelaik beteko duela Igor Serranok utzi duen entrenatzaile postua.

1980an jaiotako bergararra hautatu dute ohorezko erregional mailako taldeko entrenatzaile, eta berarekin batera talde teknikoa osatuko dute Xabier Agirrek, Aritz Garmendiak eta Iñigo Idigorasek eta prestatzaile fisiko gisa Gorka Ibarguren arituko da.

Gotzon Urtzelai jokalari eta entrenatzaile moduan hainbat taldetan aritu da. Jokalari ibilbidea Athletic taldean hasi zuen alebin, infantil eta kadeteetan, Bergara Kirol Elkartetik hara joan zenean. Ondoren, Bergara taldean beste lau urte bete zituen (kadete eta jubenil mailak).

Senior mailan hauxe izan da bere ibilbidea:

  • Bergararekin jokatu zuen 3. mailan (1 urte).
  • Aloña Mendin hiru urte (ohorezko erregionala).
  • Elgoibarren 2 urtez aritu zen ohorezko erregionalean eta 3. mailan.
  • Mondragon taldean ohorezko erregionalean, 3 urte
  • Jokalari ibilbidea Aretxabaletan amaitu zuen; ohorezko erregional mailan eta 3. mailan.

Ondoren, entrenatzaile lanari ekin zion:

  • Aretxabaletan lau urte eman zituen. Alebin, jubenil, lehen erregional eta ohorezko erregional mailetan urte bana eginez.
  • Mondragon taldean preferente mailan urte eta erdiz aritu zen, 2014ko abendura arte.
  • 2016/2017 denboraldian, Aloña Mendi Kirol Elkarteko ohorezko erregional mailako taldeko entrenatzaile izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak