Julen Barrenak eta Endika Ruizek koordinatuko dute futbol saila

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko maiatzaren 27a

Julen Barrena eta Endika Ruiz, Aloña Mendiko K.E.ko jokalari ohiak, izango dira aurrerantzean futbol saileko koordinatzaileak. Dagoeneko lanean hasita daude zuzendaritza batzordeko kideekin batera, eta 2016/2017 denboraldiari begira planifikazioa egiten ari dira. Datozen egunotan elkartuko dira denboraldi honetan lanean aritu diren entrenatzaileekin, delegatuekin eta jokalariekin, eta kategoriaz kategoria talde teknikoak eta plantillak osatzen joango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak